2011/06/14

Aaamen.... Conakry ko -- La Salle eskolan

“When the missionaries came to Africa they had the Bible and we had the land. They said, 'Let us pray.' We closed our eyes. When we opened them we had the Bible and they had the land.”  Desmond Tutu

 

Ni asko haserretzen nitzan elizaz hitzegitea tokatzen zanetan. Beti txiflatu izan nau erlijioak, ente bezela, baina oinarrian gizakiak zerbaitetan sinesteko duen behar inperatibo hori ez det inoiz asimilatu.
Eta klaro, al tema, ba afrikara netorrela eta banekin oso presente izango ziala hemen bai jainkoak eta baita elizak ere. Eta holaxe, ideak hobeto asimilatzeko ilea moztuta iritxi nitzan Conakryko misiyo katolikora.

Nik etxean ezagutu eta kritikatzen nun eliza hark urte askotan zehar bialdu izan ditu misiolariak afrika edo hegoameriketara. Laguntzeko intentzioz joango ziren gehienak, suposatzen det, baino gero agindua kristautasunera bihurtzea zutela eta edo, eta kasu oso on batzuk apartean, milla ta bat barbaridade egin zituzten jainkoaren izenean.

Gaur, bimillatahamaiken, bostehun eta berrehun urte geroago, oraindik ere misiolariak aurki daitezke Afrikako txokoetan. Gauzak nola diren, ONU ko soldaduekin eta ONG handietakoekin konpartzitzen dute munduari laguntzeko lana baino, kasu asko eta gogoangarriak aparte hemen ere, badao desberdintasun txiki txiki bat.

Batzuk, bere pegatina ta txapel urdinekin, aire akondizionatu eta segurtasun murogazko etxeetan bizi dira ,,, bertako ohitura bizimodu eta hizkuntza lokalek se la traen flojisima souvenirretatik aparte ,,,,,.  eta kotxe ederrekin eta soldata majoekin lan eginaz, beraiena ez den diruz beti, elite lokala ondo asetu eta eskolak eta eritetxeak bezain polizietxeak eraikitzen dituzte.

Besteak, misiolariak, Afrikarrekin bizi dira, literalki. Argiindarra, ordu batzuetarako bentiladore bat martxan jartzeko adina dute, gasoila eskolarako godertze aldera. Arroza dao egunero plastikozko platerean, europearren bakteriofobia dala ta  makarroi esterilizatu puta batzuk jateko mundua mugitu beharrean.  Eta harrapatu behar denean diarrea edo paludismoa harrapatu arren, sendatu bezain pronto bizikletan joaten dira eskolara, merkatura, edo itxasoa ikustera. Afrikara joan dira dena delakoa egitera baina gutxienez, eta hori da hemen benetan zailena, Afrikan bizi dira.

Eta gainera, zorionez diot, gehienek batikanotik oso oso urruti, jainkoa aspaldi laga zuten aparkatuta eguneroko zereginetatik.

Garrantzitsua zer eta nola egiten duzun dela erakutsi zian "anai" Deustotar honek, mantxo mantxo eginda, orain harte ikusi deten eskola publiko txukunenean. Klaro, Norberak ez bada, ez jainkoak ez jainko berriek ez dute birtuterik egiten.
26 urte Afrikan.