2011/05/25

Afrika lasai hartu behar dekela

Afrikako toki askotan denborak beste dimentsiyo bat hartzeu. Ez dia gure minutuak inportantiak, denbora joan eta etorri itea, ziklikoa da, urtaruak bezela. Oain eskontza bat dakat udaberriya bezela eta gero familiyana nijoa kanpora udazkena bezela, baino urtiak ez dia pasatzen, berriz ere iritxiko da udazkena eta udaberria.

Zertako jakin noiz dian, zertako kontatu, berriz etorriko baldin badia. 

Inor ez dao zai gauzak denbora exaktu jakin batian eginteko. Badakite iritxi behar dutela edo irten behar dutela, baina inork ez daki seguru noiz eta denek dakite pasako dela.

Eta holaxe irteten dia egunero bidera, merkatura, edo bost egunetara dagoen familiarengana. Pardelian jan pixkat eta ura hartu, eta zorionez oraindik inork ez die telefonotik deitzen bost minuturo.


Pd: Badakat lagun bat mediku bezela lanian dabilena hemendikan. Kontatzezian nola, emakume bat joan zitzaion bixitan, eta bera mediku fitxa betetzen hasi zenean galdetu zion emakumeari:
 
- Zenbat urte dauzkazu?
 
Eta emakumeak
  -65 urte

 - Bai zea!! Zuk igual 30 o 35 dazkazu baino 65 ni pa dios.
 - .........

 - Eh, barkatu baino zenbat urte dazkazu?
 - Ez dakit.

 - Bueno, "Ez dakigu zenbat urte dauzkan" idatzikoet eta listo. Ondo? Eta oain zek ekarri zaitu ba hospitalera?

Pd: Handik aurrea, beraiekin hitzegite geratze nitzan umeei galdetu egite nien, de refilon, ea zenbat urte zezkaen, eta harrituta geldituko zan eozein erantzunak ikusita.
Jendia DA. Igual du noizkua dan, DA. Zaharra o gaztia, o depende, baino noizkua dan inork ezpadaki preokupaziyo bat gutxiyo bihar zenbat urte izango dituzten jakiteko