2011/03/04

Nip eta Nap

Kotxea erosi nuenean, bueno erostea deitzerik baldin badago, ze aitak, juxtu irteterako garaian, eman niyon dirua bueltatzeaz gain kotxea preparatzen lagundu zidan iya egunero. Ohea, puestapuntua, esplikaziyuak, diseinua, ta talleresaiako boligrafuak eta metxeruak aparte. Asike, badakat esatia AIA Taillerrak patrozinatuta naola, munduko taillerik txukunena, baina pegatinaik gabe kotxian kanpuan, eztazkau ta.

Ba hola ba, kotxia erosi ta geo bere bi retrobisoretan bi armmiarma bizi ziala konturau nitzan. Garbitzeko idean, oain hain fundamentugabia ikusteten idean harekin, danak kotxiak garbitzeituen gasolindegi berdinea junitzan eta han hortzetaraino armatu jaboi eta pistolakin. Enun lortu baino, metodo guzti guztiyak erabili nitun haiek exterminatzeko. Bi armiarma triste.

Baina ni baino bastante listuo ibili zian eta berriz atera zian agerira kotxe brilluzkoan retrobisoretatik, eta nik, amore eman nun.

-------

Hiru hilabete beranduo beraien mugimendu denak nekizkien. Iluntzetan jatera nola irteten ziren ikuste nituen eta goizetan nola ni baino lenuo esnatuta zeuden ere bai. Desertuan lo itenun egun haietan, bakarrik etorri ote nintzen galdetzen zien haien ezetz, bi armiarmakin bidaiatu nuela erantzuten hasi nitzan eta gauetan armiarmei ura pixkat jartzen nien egarriz izan ez zitezen, ze dirua emate manien etzekien oaindik denda jun eta ura erosten eta han inguruan putxuzuloak urriiii.

Hilabete edo beranduo, bat desagertu in zan, eta astebetera bestia.

Oain badakit, leno ez, urte batzutan, han badabiltza behintzat, oso oso odol oneko armiarmak irtengo diala Saharan.

Eskuminak